Metrologia sailak kontrol-tresna berrienak ditu, bezeroak eskatutako dimentsio- eta geometria-ezaugarriak ziurtatzea baimentzen digutenak.
Hiru dimentsiotako koordenatuetan neurtzen duen makina dugu. Honi esker, pieza baten informazio estruktural zehatza lortzen dugu. Jakina, informazio hori behar-beharrezkoa da kalitate-kontrol egoki baterako eta balore desberdinak dudarik gabe zehazten laguntzen digu: neurria, forma, posizioa, zutasuna, zapaltasuna,…
Neurtzeko tresna honi esker mekanizatutako piezaren azalerak behar duen akabera definitu dezakegu. Ezaugarri garrantzitsua da, estetika-balio handiko piezetan zein konjunto baten barnean marruskadura zehatz bat jaso behar duten piezen kasuan.
Rockwell durometro bat dugu, ekoizten ditugun piezen materialen analisia errazten digunak. Materialen gogortasuna eta erresistentzia da kontrolatu behar duguna, segurtasun- eta kalitate-estandarrak betetzen direla bermatu ahal izateko.
Pieza baten neurriak hartzea zaila denean, ditugun bi ertz-proiektoreetaz baliatzen gara, horrela piezaren zati konplikatuen neurri zehatzak lortzen ditugu, eta elementu txikien detaileak ikusi ditzakegu. Neurketa optikoa egiten duen tresna hau beharrezkoa da pieza berezien kalitate-kontrol egokia bermatzeko.