Ekoizpena

Viuda de Cándido Gastelurrutian (VCG) merkatuan dauden makina modernoenak ditugu, hauei esker bezeroek dituzten eskaera guztiak bete ditzakegu.

Ekoizpen prozesua bezeroaren eskaera jasotzen dugun une berean hasten da.

Lehenik eta behin, lehengai-departamentuak beharrezkoak diren materialak lortuko ditu.

Jarraian, produkzio saileko taldeak mekanizazio-prozesu guztia prestatuko du.

Ondoren eskatutako piezen produkzioa burutuko da.

Azkenik, bezeroak eskatutako piezek tratamendu edo akabera bereziren bat behar dutenean (gainazal-tratamendua, tratamendu kimikoa, tratamendu termikoa, errektifikatua, etab.), horretaz arduratuko gara nahi den kalitatea bermatzen duten enpresekin lan eginez.

Proceso de producción:

Medios de producción

  1. Bezeroaren eskaera.
  2. Eskaera jasotzen dugu.
  3. Lehengaiak bildu.
  4. CNC programaketa eta prestaketa.
  5. Ekoizpena
  6. Kalitate-kontrola.
    • Azpikontrataturiko operazioak.
    • Tratamenduak.
  7. Estaldurak.
  8. Azken kontrola.