EKOIZPENA
Serie labur eta ertainetan, piezen dekoletaje eta mekanizazio sektoreko aukera onenetako bat gara. Gure espezializazioari esker, doitasun eta malgutasun handiz ekoizten dugu. Utzi zure proiektuak gure ardurapean, kalitate bikainez eta efizientzia handiz gauzatuko ditugu.
EKOIZPENA
Serie labur eta ertainetan, piezen dekoletaje eta mekanizazio sektoreko aukera onenetako bat gara. Gure espezializazioari esker, doitasun eta malgutasun handiz ekoizten dugu. Utzi zure proiektuak gure ardurapean, kalitate bikainez eta efizientzia handiz gauzatuko ditugu.
Bilakatu ahala, serie labur eta ertainetako –50 eta 10.000 pieza artean– mekanizazioan espezializatzearen alde egin dugu beti, eta gero eta pieza-tarte handiagoa eta konplexuagoa barne hartzen dugu; hortaz, malgutasunak eta ekoizpen-ahalmenak bereizi egin gaituzte. Bestetik, digitalizazioak beste aldaketa kualitatibo bat ekarri du berekin, zeinari esker, prozesuak optimizatzeko eta lehiakortasuna maximizatzeko aukera dugun.
Plataforma integral berria oso tresna baliagarria da, zuzendaritza-taldeari, ekoizpen-arduradunei eta langileei ahalbidetzen dielako tornu bakoitzean gertatzen dena denbora errealdean bistaratzea. Horrela, oso informazio-fluxu baliotsua lortzen da, erabakiak erraz eta eraginkortasunez har daitezen. Halaber, planifikatzaile dinamiko baten bidez, ekoizpenaren plangintza egitearen zeregin neketsua nabarmen hobetu eta bizkortzen da.

Lehengaien biltegian gure egunoroko lanean erabiltzen ditugun materialak gordetzen dira, hala nola:
- KARBONO-ALTZAIRUAK, NITRURAZIO- ETA ZEMENTAZIO-MATERIALAK.
- MEKANIZAZIO ERRAZEKO ALTZAIRUAK (11SMnPB)
- ALTZAIRU HERDOILGAITZAK (AUSTENITIKOAK, MARTENSITIKOAK, MAGNETIKOAK)
- LETOIA
- KOBREA
- BRONTZEAK
- INGENIARITZA PLASTIKOAK
- ALUMINIOAK
- TITANIOA, DUPLEXA
- SUPERDUPLEXA, INCONELAK
Hauek lantzen ditugu: barra biribilak, barra hexagonalak, tutuak, pletinak eta totxoak.
Buru finkoa
Buru finkoa eta erreminta motorduna dituzten 10 CNC tornu ditugu.
64 mm-rainoko diametroko barra, 11 ardatz kontrolatu, 24 erreminta eta torloju berean hainbat eragiketa batera egiteko aukera.
Neurri handiagoa –gehienez, 200 mm-ko diametroa– duten piezak egiteko aukera, atzapar-plateraren bitartez.
Buru mugikorra
Buru mugikorra eta erreminta moturduna dituzten 11 CNC tornu ditugu.
38mm-rainoko diametroko barra, 7 ardatz kontrolatu, 24 erreminta (horietako 8, motordunak), eta buru bikoitza.
Armairu adimendun bertikal bat dugu erremintak biltegiratu eta kudeatzeko. Ekipamendu horrek instalazioan erremintak kudeatu eta kontrolatzea errazten du, horiek prestatzeko behar den denbora optimizatuta. Gainera, erremintak biltegiratzeko behar den tokia murrizten du.
Leku berezi bat atondu dugu muntaketak egiteko bakarrik. Muntaketa-lanak egiteko behar den guztiaz hornituta dago.
Piezak garbitu eta koipegabetzeko makinaren bidez, pieza konplexuenak ezin hobe garbitzen ditugu. Horrela, piezak ebaketa-likidorik edo txirbil-abarrik gabe entregatuko ditugula ziurtatzen dugu. Gainera, gure osasunaren onerako, makinak segurtasun-estandar zorrotzenak betetzen ditu.
Gure enpresa ingurune oso zorrotzetarako elementuak neurrira fabrikatzen espezializatuta dagoenez, kalitate-sailari funtsezko tokia egokitu zaio ekoizpen-prozesuan, eskabide bakoitzaren betekizunak zehatz-mehatz egiaztatzen baititu.
Etengabeko hobekuntza lortzeko, kalitate-saila indartu egin dugu, eta horretarako, berariazko metrologia-gela sortu dugu, makineria berriarekin, eta prozesuen kalitatea kontrolatzeko taldea handitu dugu.
Kalitatearekin, ingurumenarekin eta produktuak fabrikatzeko prozesuen kudeaketa efizientearekin konpromisoa dugu. Halaber, laneko osasun eta segurtasunaz arduratzen gara.
Baditugu ISO9001 (Kalitatearen Kudeaketa), ISO14001 (Ingurumena) eta ISO45001(Laneko Osasuna eta Segurtasuna) ziurtagiriak, ENACek ziurtatuta.
Kontrol-bitartekoak
Metrologia-sailean kontrol-ekipamendu modernoak ditugu bezeroak eskatutako ezaugarri dimentsionalak eta geometrikoak bermatzeko.
CAD-CAMi esker, bestela ekin ezinak izango liratekeen proiektuei aurre egiten diegu.
Ordenagailuz lagundutako diseinuak 3Dko irudikapen grafikoak sortu, aldatu, aztertu eta dokumentatzeko aukera ematen du.
Horrela, muturreko konplexutasun geometrikoa duten CNC programak egiteko aukera dugu.























